Argazkiak eta bideoak ikustea
Erabili Albuma aplikazioa kamerarekin ateratako argazkiak ikusi eta bideoak
erreproduzitzeko, edo gailuarekin gorde duzun antzerako edukia ikusteko. Argazki eta
bideo guztiak kronologikoki ordenatutako sareta batean ikusten dira.
1
Punteatu ikonoa, albumaren hasierako pantailako menua irekitzeko.
2
Ikusi menuko aukerak
3
Zure argazki guztien edo gogokoetan gehitu dituzunen aurkezpena
4
Arrastatu pantailaren ezker ertzetik eskuinera albumaren hasierako pantailako menua irekitzeko
5
Taldean dauden elementuen data
6
Punteatu argazki edo bideo bat, hura ikusteko
7
Korritu gora edo behera edukia ikusteko
Argazkiak eta bideoak ikusteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Albuma.
3
Punteatu ikusi nahi duzun argazkia edo bideoa eta, ondoren, punteatu
Albuma >
Behin soilik.
4
Korritu ezkerrera hurrengo argazkia edo bideoa ikusteko. Korritu eskuinera
aurreko argazkia edo bideoa ikusteko.
Argazkiak eta bideoak irekitzeko aukeratuta duzun aplikazio lehenetsia aldatu nahi baduzu,
punteatu
Ezarpenak > Aplikazioak eta pasa hatza Guztiak fitxaren gainetik. Ondoren, hautatu
aplikazioa eta punteatu
Ezabatu lehenespenak aukera Abiarazi lehenespenez atalean.
Gailua alde batera okertzen duzunean pantailaren orientazioa automatikoki aldatzen ez bada,
markatu
Ezarpenak > Pantaila > Pantaila biratzea ataleko Biratu pantaila automatikoki kontrol
laukia.
Miniaturen tamaina aldatzeko
•
Albumeko argazkien eta bideoen miniatura ikusten ari zarenean, aldendu hatz bat
bestetik handitzeko eta elkartu bi hatzak txikitzeko.
Argazkiak handitzeko edo txikitzeko
•
Argazki bat ikusten ari zarenean, aldendu hatz bat bestetik handitzeko eta elkartu bi
hatzak txikitzeko.
89
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Argazkien aurkezpena ikusteko
1
Argazki bat ikusten ari zarenean, punteatu pantaila tresnen barra ikusteko, gero
punteatu >
Aurkezpena albumeko argazki guztiak erreproduzitzen hasteko.
2
Punteatu argazki bat aurkezpena amaitzeko.
Bideoak erreproduzitzeko
1
Albuma aplikazioan, bilatu eta punteatu erreproduzitu nahi duzun bideoa.
2
Punteatu eta, ondoren, punteatu
Filmak > Behin soilik.
3
Ez bada erreprodukzio kontrolik erakusten, punteatu pantaila horiek erakusteko.
Kontrolak ezkutatzeko, punteatu pantaila berriro.
Pausatu bideoak
1
Bideo bat erreproduzitzen ari denean, sakatu pantaila kontrolak bistaratzeko.
2
Punteatu .
Aurreratu eta atzeratu bideoak
1
Bideo bat erreproduzitzen ari denean, sakatu pantaila kontrolak bistaratzeko.
2
Arrastatu progresio barraren markatzailea ezkerrera, birbobinatzeko; edo
eskuinera, azkar aurreratzeko.
Bideoen bolumena doitzeko
•
Sakatu bolumen tekla.