Argazkietan kokapen geografikoa gehitzea
Aktibatu geoetiketak, argazkiak ateratzen dituzunean gutxi gorabeherako kokapen
geografikoa (geoetiketak) gehitzeko argazkietan. Kokapen geografikoa hari gabeko sarea
edo GPS teknologia erabiliz zehazten da.
Kameraren pantailan agertzen denean, geoetiketak aktibatuta daudela baina kokapen
geografikoa ez dela aurkitu adierazten da. agertzen denean, geoetiketak aktibatuta
daudela eta kokapen geografikoa erabilgarri dagoela adierazten da, beraz, argazkietan
geoetiketak gehitu ahal izango dira. Bi ikur horietako bat bera ere agertzen ez bada,
geoetiketak desaktibatuta daude.
Geoetiketak aktibatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Punteatu
Ezarpenak > Kokapena.
3
Arrastatu
Kokapena aukeraren ondoko graduatzailea eskuinera.
4
Aktibatu kamera.
5
Punteatu eta, ondoren, .
6
Arrastatu
Geoetiketak aukeraren ondoko graduatzailea eskuinera.