Sony Xperia E4g - Kameraren ezarpen orokorrak

background image

Kameraren ezarpen orokorrak

Argazki moduaren ezarpenen ikuspegi orokorra

Eszenen ezagutze automatikoa

Optimizatu ezarpenak eszenetara egokitzeko.

Eskuz

Doitu kameraren ezarpenak eskuz.

Aurpegia argazkian

Atera argazkiak aurreko eta atzeko kamerak aldi berean erabilita.

Kamera anitzak

Grabatu eszena bera hainbat angelutatik pantaila bakar batean.

YouTube-n zuzenean

Igorri bideoa zuzenean YouTube™-n.

EA efektua

Atera argazkiak edo grabatu bideoak eszena eta pertsonaia birtualekin.

Sormen efektua

Aplikatu efektuak argazkietan edo bideoetan.

Timeshift burst

Bilatu irudi segida bateko argazkirik onena.

Social live

Igorri bideoa zuzenean Facebook™-en.

Panoramikoa

Atera angelu zabaleko argazkiak eta argazki panoramikoak.

78

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Sound Photo

Atera argazkiak atzeko planoko zaratarekin.

AR fun

Gehitu objektu birtualak kameraren bisorean eta aberastu argazkiak edo bideoak.

Erretratuen ukitzea

Atera argazkiak denbora errealeko erretratu estiloekin.

Eszenen ezagutze automatikoa

Eszenen ezagutze automatikoko moduak argazkiak zein egoeratan ateratzen ari diren

detektatzen du eta automatikoki doitzen ditu ezarpenak, ahalik eta argazkirik onena

ateratzen duzula ziurtatzeko.

Eskuzko modua

Erabili eskuzko modua argazkiak eta bideoak grabatzeko kameraren ezarpenak eskuz

doitu nahi badituzu.

EA efektua

Argazkiei edo bideoei errealitate areagotuko (EA) efektuak aplikatu eta dibertigarriago

egin ditzakezu. Kamera erabiltzen duzunean, ezarpen honi esker 3D eszena integra

diezaiekezu argazkiei edo bideoei. Hautatu nahi duzun eszena eta doitu bere posizioa

bisorean.

Sormenezko efektuak

Hainbat efektu aplika diezazkiekezu argazkiei edo bideoei. Adibidez, Nostalgia efektua

gehi dezakezu argazkiek itxura zaharragoa izan dezaten, edo Zirriborroa efektua itxura

freskoagoa izan dezaten.

Sweep Panorama

Argazki angelu zabal eta panoramikoa atera dezakezu hala bertikalki nola horizontalki,

sakatu eta arrastatu mugimendu erraz batekin.

Argazki panoramiko bat ateratzeko

1

Aktibatu kamera.

2

Punteatu eta hautatu .

3

Argazkia ateratzeko norabide bat hautatzeko, punteatu

.

4

Punteatu pantaila eta mugitu kamera poliki eta finko pantailan adierazitako

norabidean.

Timeshift burst

Kamerak 31 argazkiko segida ateratzen du bi segundotan, hain zuzen ere, pantailako

kameraren tekla punteatu aurreko eta ondorengo segundoetan. Horrela, atzera egin ahal

izango duzu irudi onena hautatzeko.

Timeshift burst erabiltzeko

1

Aktibatu kamera.

2

Punteatu eta hautatu .

3

Atera argazkiak. Ateratako argazkiak miniatura gisa agertzen dira.

4

Arakatu miniaturak eta hautatu gorde nahi duzun argazkia; ondoren, punteatu .

Social live

Social live kameraren grabatzeko modu bat da, bideoak Facebook™ orrian zuzenean

erreproduzitzen uzten dizuna. Interneteko konexio aktibo bat eta Facebook™ aplikazioan

saioa hasita izan behar duzu. Bideoak, gehienez, 10 minutu iraun ditzake.

79

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Zuzeneko bideoa Social live erabiliz emateko

1

Aktibatu kamera.

2

Punteatu eta hautatu .

3

Hasi saioa Facebook™ kontuan.

4

Punteatu emititzen hasteko.

5

Emisioan zehar argazkiak ateratzeko, punteatu .

6

Emititzeari uzteko, punteatu .

Aurpegia barne

Aurpegia barne modua erabil dezakezu aurreko kamera eta kamera nagusia aldi berean

pizteko, zu eta beste objektua argazki berean ateratzeko.

Kamera anitzeko modua

Kamera anitzeko moduarekin, bi angelutatik eta bi gailuren bidez egindako irudiak

konbinatzen dituzten argazkiak atera daitezke. Bi irudi ikusten dituzu gailuko kameraren

bisorean: bata zeure kamerakoa eta bestea konektatutako Xperia™ gailu batekoa edo

NFC eta Wi-Fi Direct teknologiarekin bateragarria den Sony kamera batekoa. Ondoren,

bisorean ikusten duzuna edita dezakezu argazkia atera aurretik.
Hala, kontzertu batean bazaude, adibidez, eta angelu batetik musika taldearen ikuspegia

eta beste batetik entzuleena konbinatzen dituen argazki bat atera nahi baduzu, Kamera

anitzeko modua erabil dezakezu efekturik onena lortzeko.
Kamera anitzeko modua NFC erabilita konfigura dezakezu, hark bi gailuak bikotetzen

dituelako Wi-Fi Direct teknologiaren bidez. Bi gailuak izan behar dira bateragarriak

NFCrekin.

Kamera anitzeko modua ez dago eskuragarri herrialde guztietan.

Kamera anitzeko modua erabiltzeko

1

Piztu NFC funtzioak konektatu nahi dituzun bi gailuetan.

2

Aktibatu kamera gailuan.

3

Punteatu eta hautatu .

4

Bi gailuen pantailetan, punteatu .

5

Ukitu gailu bakoitzaren NFC hautemate eremuak batak bestea hautemateko. Bi

gailuak konektatu egingo dira Wi-Fi Direct teknologia erabilita.

6

Gailuak behin konektatutakoan, bi irudi agertuko dira gailuko bisorean: bata zeure

kamerako bisorekoa eta bestea konektatutako gailuko bisorekoa.

7

Bisoreko irudiak editatzeko, punteatu

.

8

Editatu irudiak nahi bezala. Adibidez, irudi bat, punteatuta daukazula, bisorearen

beste aldera arrasta dezakezu ordena aldatzeko.

9

Editatzen amaitu duzunean eta amaierako irudi konbinatua sortzeko prest

zaudenean, punteatu

Eginda > .

Erretratuen apainketa

Erabili eginbide hau erretratuak atera ahala apainketa efektuak ezartzeko eta horrela

emaitza onenak lortzeko.

Erretratuen apainketa eginbidea erabiltzeko

1

Aktibatu kamera.

2

Punteatu eta, ondoren, .

3

Estilo hautatzailea bistaratzeko, pasatu hatza gorantz pantailan eta, ondoren,

hautatu argazkietarako erretratu estiloa.

4

Estilo hautatzailea ezkutatzeko, punteatu pantaila edo pasatu hatza beherantz.

5

Marko hautatzailea bistaratzeko, pasatu hatza ezkerrera eta, ondoren, hautatu

marko apaingarria.

6

Marko hautatzailea ezkutatzeko, punteatu kameraren pantaila edo pasatu hatza

eskuinera.

80

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Kamera aplikazioak deskargatzea

Google Play™ zerbitzutik edo beste iturri batzuetatik deskarga ditzakezu doako edo

ordaindutako kamera aplikazioak. Deskargatzen hasi aurretik, ziurtatu Interneteko

konexioa abian dela, ahal bada Wi-Fi® konexioa, datu trafikoaren kostuak murrizteko.

Kamera aplikazioak deskargatzeko

1

Ireki kamera aplikazioa.

2

Punteatu eta, ondoren, punteatu

DESKARGAGARRIAK.

3

Hautatu deskargatu nahi duzun aplikazioa eta jarraitu instalazioa osatzeko

argibideei.

Abiarazte bizkorra

Erabili Abiarazte bizkorraren ezarpenak kamera abiarazteko pantaila blokeatuta

dagoenean.

Abiarazi soilik

gora arrastatu ondoren, kamera nagusia lo modutik abiarazten da.

Abiarazi eta atera argazkia

gora arrastatu ondoren, kamera lo modutik abiarazten da eta argazkia ateratzen da.

Abiarazi eta grabatu bideoa

gora arrastatu ondoren, bideo kamera lo modutik abiarazten da eta grabatzen hasten da.

Desaktibatuta

Geoetiketak

Etiketatu argazkiak atera zenituen lekuko xehetasunekin.

Ukipen bidezko kaptura

Identifikatu fokatze eremua eta, ondoren, ukitu kameraren pantaila hatzarekin. Hatza jaso

bezain laster ateratzen da argazkia.

Soinua

Aukeratu soinua aktibatzea edo desaktibatzea.

Datuen biltegiratzea

Datuak SD txartel eramangarri batean edo gailuaren barne biltegiratzean gordetzea

aukera dezakezu.

Barneko biltegia

Argazkiak edo bideoak gailuaren memorian gordeko dira.

SD txartela

Argazkiak edo bideoak SD txartelean gordeko dira.

Zurien balantzea

Funtzio honekin koloreen balantzea doitzen da argi baldintzetara. Zurien balantzearen

ezarpenen ikonoa ( ) kameraren pantailan dago erabilgarri.

Automatikoa

Automatikoki koloreen balantzea argi baldintzetara doitzen du.

Goria

Doitu koloreen balantzea argi baldintza beroetara, adibidez, bonbilla argiaren azpira.

Fluoreszentea

Koloreen balantzea argitasun fluoreszentera doitzen du.

Egun argia

Koloreen balantzea kanpoko baldintza eguzkitsura doitzen du.

81

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Lainotua

Koloreen balantzea zeru lainotuetara doitzen du.

Ezarpen hori

Eskuz moduan soilik dago erabilgarri.