Gailuaren pantaila telebistan hari gabe islatzea
Pantaila islatzeko eginbidea gailuaren pantaila telebistan edo bestelako pantaila handi
batean erakusteko erabil dezakezu, kable bidezko konexiorik gabe. Wi-Fi Direct™
teknologiak hari gabeko konexioa sortzen du bi gailuen artean, zure argazki gogokoenak
sofan eroso zaudela ikusi ahal izan ditzazun. Gailutik telebistako bozgorailuen biez
musika entzuteko ere erabil dezakezu eginbide hau.
Funtzio horrek funtziona dezan, telebistak Wi-Fi CERTIFIED Miracast™ zerbitzuan oinarritutako
pantaila islatzea onartu behar du. Telebistak pantaila islatzea onartzen ez badu, pantailaren
hari gabeko moldagailua erosi behar duzu aparte.
Pantaila islatzea erabiltzerakoan, baliteke batzuetan irudiaren kalitateak eragin negatiboa
izatea beste Wi-Fi® sare batzuen interferentzia badago.
Gailuaren pantaila telebistan islatzeko
1
Telebista: jarraitu telebistaren Erabiltzailearen gidako argibideei pantaila islatzeko
funtzioa aktibatzeko.
2
Zure gailua: Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
3
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Xperia™ konektagarritasuna > Pantaila
islatzea.
4
Punteatu
Hasi.
5
Punteatu
Ados eta hautatu gailu bat.
Pantaila islatzea erabiltzean, ez estali gailuaren Wi-Fi antenaren eremua.
Funtzio horrek funtziona dezan, telebistak Wi-Fi CERTIFIED Miracast™ zerbitzuan oinarritutako
pantaila islatzea onartu behar du.
Gailuen artean pantaila islatzeari uzteko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Xperia™ konektagarritasuna > Pantaila
islatzea.
3
Punteatu
Deskonektatu eta, ondoren, Ados.